martes, 3 de noviembre de 2009

Web 2.0 iruzkina

Nahiz eta web 2.0 hitza sekula entzun ez izan, bere esanahia edota kontzeptua aski ezaguna dela iruditzen zait gaur egun internet sarean murgilduta dagoen edonorentzat.

Ulertu ahal izan dudan moduan, web 2.0 sistemaren bidez edonork egin dezake bere ekarpen apurra eta beste jende guztiaren esku utzi ala ez. Honela norbanako jakintza, argazki, testu, musika, etab.mundu guztiarekin konpartitzea ahalbidetzen digu.

Ez dakit zer ikusi zuzena duen baina honek Copyleftaren mugimendu berritzailea gogorarazten dit. Kontzeptu hau informatika munduan sortu zen orain dela urte batzuk atzera eta web 2.0 sistemarekin zer ikusia duelakoan nago. Copyleftaren bidez autoreak bere lana eskuragarri uzten du, jendeak erabili dezan, moldatu dezan, zabaldu dezan… eta guzti honek adibidez Wikipedia bezalako proiektu erraldoiak ahalbidetzen ditu, mundu osoko jendearen jakintzaren bidez sortutako entziklopedia publiko eta moldagarria.

Gainera zorionez ordenagailuen mundutik hainbat eremutara zabaldu da filosofia hau, hala nola liburuetara, musika mundura, aldizkarietara… Zorionez diot, horrela jakintza eta kultura pribatua publikoago bihurtzen baita eta edonork eskura dezakeelako. Noski honek bere alde txarrak ere izan behar zituen, hala nola informazioa mugitzeko askatasun handia dagoela eta hori egoki bezala oker ere erabili daitekeela, baina informazioa kontrastatzea oso garrantzitsua iruditzen zait, ez gara zertan begietatik sartzen zaigun lehenengo informazioarekin fidatu behar, sareak eskuragarri jartzen digu dena eta gure esku dago informazio hori egoki kontrastatzea.

lunes, 26 de octubre de 2009

Tim O´Reilly


Tim O'Reilly, 1954. urtean Irlandako Cork hirian jaioa, arrakasta handia izan du Interneten munduan. 1978an informatikako liburuen izen handiko “O’Reilly Media” argitaletxea sortu zuen eta zenbait ekarpen egin ditu komunikatzeko era berri honetan. Alde batetik 1993. urtean interneteko lehenengo portalea sortu zuen, Global Network Navigator deiturikoa eta beranduago, “kode librearen” garapenean parte hartu zuen, horrela software askearen bultzatzailetako bat izanik. Beste aldetik, O’Reilly oso ospetsua da Web 2.0 aren asmatzailea izateagatik. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

Bideo loturak frogatzen...

Deustuko gazte eguna

Sarrera

Lehenengo aldia da blog bat egiten dudala. Hemendik aurrera interesgarriak zaizkidan hainbat gairi buruz idatziko dut hemen, norbaiti erabilgarria izango zaiolakoan...