Ulertu ahal izan dudan moduan, web 2.0 sistemaren bidez edonork egin dezake bere ekarpen apurra eta beste jende guztiaren esku utzi ala ez. Honela norbanako jakintza, argazki, testu, musika, etab.mundu guztiarekin konpartitzea ahalbidetzen digu.
Ez dakit zer ikusi zuzena duen baina honek Copyleftaren mugimendu berritzailea gogorarazten dit. Kontzeptu hau informatika munduan sortu zen orain dela urte batzuk atzera eta web 2.0 sistemarekin zer ikusia duelakoan nago. Copyleftaren bidez autoreak bere lana eskuragarri uzten du, jendeak erabili dezan, moldatu dezan, zabaldu dezan… eta guzti honek adibidez Wikipedia bezalako proiektu erraldoiak ahalbidetzen ditu, mundu osoko jendearen jakintzaren bidez sortutako entziklopedia publiko eta moldagarria.
Gainera zorionez ordenagailuen mundutik hainbat eremutara zabaldu da filosofia hau, hala nola liburuetara, musika mundura, aldizkarietara… Zorionez diot, horrela jakintza eta kultura pribatua publikoago bihurtzen baita eta edonork eskura dezakeelako. Noski honek bere alde txarrak ere izan behar zituen, hala nola informazioa mugitzeko askatasun handia dagoela eta hori egoki bezala oker ere erabili daitekeela, baina informazioa kontrastatzea oso garrantzitsua iruditzen zait, ez gara zertan begietatik sartzen zaigun lehenengo informazioarekin fidatu behar, sareak eskuragarri jartzen digu dena eta gure esku dago informazio hori egoki kontrastatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario